Mikrokontakizuna bidalita!
Laster, berrespen-mezu bat jasoko duzu.

Berrespena zure sarrerako ontzira iristen ez bada (ez ahaztu mezu baztergarrien karpetan begiratzeaz), edo edozein zalantza izanez gero, helbide honetara idatz diezagukezu: info@kulturdealers.com.


Konta ezazu zure lagunei

X

Kultura, orain kalean.


    IDATZI ZURE KONTAKIZUNA

    ETA TOPATU GERO KALEAN

    Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

    Zertan datza eta nola funtzionatzen du sormenerako gune horrek?

    Gaurtik, eta web-orri honetatik bertatik, edozeinek garatu ahal izango du bere espiritu sortzailea, eta bidali ahal izango ditu bere jatorrizko mikrokontakizunak, gai librekoak. Ez dago hesirik sormenarentzat.

    Epaimahai gaitu batek (Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek eta Gipuzkoako bi idazlek osatua) testu onenak aukeratuko ditu. Testu horiek banatuko dira saltzeko makinetan.

    Zertan datza eta nola funtzionatzen du pentsamendurako gune horrek?

    Makinetan, interesdunek bidalitako mikrokontakizun onenez gain, jada argitaratutako pentsamenduko eta filosofiako pieza laburrak, poesiak, aforismoak, eta abar egongo dira. Liburu-saltzaileen gremioak aukeratuko ditu testuak, hainbat liburu-dendarekin lankidetzan.

    Nola banatuko dira testuok?

    Urriaren eta abenduaren artean, Gipuzkoako hainbat puntutan ezarriko diren saltzeko makinen sistema batek jarriko ditu agerian sormenerako eta pentsamendurako gune horiek, kalean bertan. Kultur Dealersen webak ere emango du aukeratutako testuen berri.

    Literatura, hiriaren erakusleiho berri.

    BIHUR ZAITEZ

    KULTUR DEALER

    Inprimaki honen bidez, sormenaren gunean parte har dezakezu. Zure mikrokontakizuna bidali besterik ez duzu egin behar. Zenbait xehetasunen berri ematen dizugu, zure testua aukeratuetako bat izan dadin.

    • Deialdia. Irekia, edozeinek bidal dezake bere testua eta Kultur Dealer bihurtu.
    • Egiletza. Testuak originala behar du izan, zeuk idatzia.
    • Gaia. Askea.
    • Neurria. Gehienez 2.000 karaktere izan ditzake (zuriuneak barne).
    • Hizkuntza. Euskara / Gaztelania.
    • Beste ezaugarri batzuk. Testua originala izan behar da.

    Lege-oinarriak kontsultatu nahi badituzu, hemen, egin dezakezu.

    Lehiaketaren legezko oinarriak onartzen ditut.

    Legezko oinarriak onartu behar dituzu.
    NAN formatua okerra da. Ejemplo: 12345678A.

    *Mikrokontakizunak bidaltzeko epea itxita dago.

    Bidali